martes, 11 de noviembre de 2008

Eta ilargirik ez balego?


Ilargiak Lurrean dituen eragin nabarmenetarikoak itsasgorak eta itsasbeherak dira. Eta Ilargirik ez balego, marearik ere ez litzateke egongo.

Ilargitik gertuen dagoen itsasgora gerturatzen saiatzen da; urrutien dagoena, berriz, urruntzen. Ondorioz, itsasgorak mendebalderantz jotzen dute; hori egitean, kontinenteekin eta uharteekin egiten dute topo. errotazioaren eraginez. Geologoen ustez, eratu zenean, lurraren errotazio-abiadura gaur egungoa baino lau aldiz handiagoa zen, eta eguna —ondorioz— lau zati laburragoa, 6 ordu inguru.


Ilargirik gabeko Lurraren beste ezaugarrietako bat haizea izango litzateke, gaur egungoa baino askoz ere haize indartsuagoa. Izan ere, zenbat eta errotazio-abiadura handiagoa, planetetan haize gehiago ibiltzen da.

Eta egoera horretan, bizitzarik egongo al litzateke? Galdera logikoa da. Izan ere, bizitza posible egin zuten produktu kimikoak antzinako ozeanoetan bildu ziren. Eguzkiaren erradiazioen eraginez eboluzioa abian jarri zen. Ilargirik gabeko Lurrean Eguzkiaren erradiazioa berdina izango litzateke, baina produktu kimikoak ez lirateke hain ugariak izango.

Desberdintasunak gehiago ere izango lirateke: eklipserik ez litzateke izango, gaueko zerua ilunagoa izango litzateke, animalia batzuetan eragina nabarmena izango litzateke, gauez bizi diren hainbat izaki ez lirateke egun diren bezalakoak izango, gizakia ez zen inoiz Ilargira iritsiko eta abar.

No hay comentarios: